Inda-Mendi Urdaburura joango da igande honetako goiz bueltan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko ots. 13a, 10:21
Datorren igandean, otsailaren 19an, beste irteera bat prestatu dugu zuentzat. Oraingoan ere goiz buelta izango da eta ez gara urrutira joango. Gure probintzian ibiliko gara, oraingoan Gipuzkoan barnekaldian. 

Plana honako hau da: goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, Hernaniko Fagollaga auzora joan eta Urdaburu (598m) mendia igoko degu; hamaiketakoa egin ondoren Listorreta jaitsiko gara autobusa hartzeko. Irteera honek 8.5km-ko luzera, 600 metroko desnibela eta 3 ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora behera. Ikusten duzuenez ez du aparteko zailtasunik.

Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela honako hauek dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.

Animatu, ea eguraldia lagun degun eta jende asko elkartzen geran!!