Ispaster-Otolo-Lekeitio txangoa egingo du Inda-Mendik igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko urt. 29a, 15:03
Datorren igandean, otsailak 5, beste irteera bat egingo dugu. Oraingoan ere goiz buelta izango da eta ez gara urrutira joango. Bizkaia aldera, kosta inguruak ezagutzera hain zuzen. 
Plana honako hau da: goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, Ispasterera joan eta Otoio (396m) mendia igoko dugu; hamaiketakoa egin ondoren Lekeitiora jaitsiko gara autobusa hartzeko. Irteera honek 8.5 km-ko luzera, 300 metroko desnibela eta hiru bat orduko iraupena izango du gutxigorabehera. Ikusten duzuenez aproposa jende mota guztiarentzat.
 
Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak, beti bezala, honako hauek dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.
 
Animatu, ea eguraldia lagun dugun eta jende asko elkartzen garen!