Azkoititik Elgoibarrera bitarteko goiz buelta antolatu du Inda-Mendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016ko aza. 6a, 17:05
Datorren igandean, azaroak 13, beste irteera bat antolatu dugu. Oraingoan goiz buelta izango da eta ez gara urrutira joango. Urola eta Deba bailarak elkartuko ditugu. 
Plana honako hau da: goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, handik Azkoitira joango gara eta Madarixatik pasa ondoren Urnobitza-Azkarate mendia igoko dugu; hamaiketakoa egin ondoren Elgoibarko San Antolinera jaitsiko gara autobusa hartzeko.
 
Irteera honek 13km-ko luzera, 500 metroko desnibela eta 4 bat orduko iraupena izango du. Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak ondorengoak dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.
 
Animatu, ea eguraldia lagun degun eta jende asko elkartzen geran!!