Uda ondorengo lehen mendi irteera egingo da igandean, irailaren 4an

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016ko abu. 28a, 20:09

Amaitu zaigu udara eta lanean hasi berriak izan garenez, hemen gara berriro ere mendiko ibilbideak prestatzen. Hona hemen lehena: datorren igandean, hilak 4, urrutira joan gabe hasiko gara. 

Oraingoan irteera Gipuzkoan ezaguna den Aizkorriko mendikatean izango da. Irteera eta amaiera leku berean izango da, Otzaurten, Aizkorriko tontorra igoz (1524m), hain zuzen ere.

Beti bezala, irteera goizeko 7:30ean izango da autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan (943860357) egingo da, ostiral eguerdia baino lehen, eta prezioak ohikoak: helduek 12€ eta umeek 6€. Ea jendea animatzen den eta denok igandean elkar ikusten dugun.