Ulibarri-Ganboarako irteera egingo du igandean Inda-Mendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2015ko aza. 23a, 11:51

Aurrekoan bezala, Araba inguruan ibiliko gara orain ere. Ibilbidea igandean, hilak 29ean izango da, goiz buelta noski, eta oraingoan, zerbait berezia egiteko, Gasteiz inguruan dagoen Ulibarri-Ganboako urtegia ezagutuko dugu.

Ulibarriko presatik irten eta Garaion amaituko da txangoa. Beti bezala, irteera goizeko 7:30ean izango da autobus geltokitik eta izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak ohikoak: helduek 6 euro eta umeek 4 euro. Animatu zaitezte, umeak ekartzeko ibilbide aproposa da, ez dago inungo aldapa gogorrik eta inguru oso politak ikusiko ditugu.