Urbasa aldera joango da Inda-Mendi igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia

Iberiar sisteman asteburu zoragarria pasa ondoren, igande honetarako egun osoko beste ibilaldi bat prestatu dugu. Urbasa aldera joko dugu oraingo honetan. Urriak 18rako prestatu dugu irteera hau.

Aipatu bezela Urbasa ingurua ezagutuko dugu. Hasiera Artazan izango da, Dulantz mendia igo eta Lizarragako portuan bukatu. Irteera, beti bezela, goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izen-ematea goiko estankoan (943860357) egingo da ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak betikoak dira: 12 euro helduentzat eta umeentzat 6 euro. Animo, zuen zain egongo gsra.