Inda-Mendi Nafarroara joango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2015ko abu. 31a, 09:21

Amaitu zaigu udara eta lanean hasi berriak izan garenez, hemen gera berriro ere mendiko ibilbideak prestatzen. Hona hemen lehena: Datorren igandean, hilak 6, Nafarroa ikutuko degu. 

Oraingoan irteera Izpegiko lepotik atera, Auza mendia egin (benetan zoragarria) eta Elizondon amaituko dugu. Beti bezela, irteera goizeko 7,30tan izango da autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan (943860357), ostiral eguerdia baino lehen, eta prezioak ohikoak, helduak 12€ eta umeak 6€. Ea jendea animatzen den eta denok igandean elkar ikusten degun. Animo!!!!