Inda-Mendik Baztan aldera joko du igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2015ko eka. 15a, 10:27

Azken ibilbide zoragarriaren ondoren, gogoratu Andia mendilerroan ibili ginela, hemen daukagu beste bat. Baztan aldera joko dugu oraingo honetan. 

Ekainak 21rako prestatu dugu hurrengoa. Aipatu bezela Baztan ingurua ezagutuko dugu: hasiera Etxalar herrian izango da, Azkua eta Aizkolegi mendiak igo eta Mugairen bukatuko da.

Irteera, beti bezela, goizeko 7.30ean izango da autobus geltokitik. Izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak, betikoak, 12 euro eta umeak 6 euro. Animo, zuen zain egongo gera.