LANTZAGIRUA - Normalitate berriko lehena

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Aristi 2020ko uzt. 13a, 14:16

Hasi dugu denboraldia zapatuan Pasaian jokatu zen estropadarekin, normalitate berriko lehenengoa guretzat.

Betebeharreko protokoloak nahikoa aldatzen du arraunlari baten estropada baino lehenagoko "rituala". Gure trainerua kokatuta dagoen karrotik ezin dugu ia mugitu ere egin, beraz tabernako kafea, estropada eremuari begirada bat jotzea, beste taldeko traineru eta kideak ikuskatzea... Estropada lehenagoko "saltsa" ezerezean geratzen da. Horren partez, 20 bat pertsonako taldea elkarren gainean jarrita geratzen gara metro karratu gutxitan, bat urduri, bestea ixilik egon ezinda... Eskerrak mutu bat daukagun taldean! (Nik e maiteit Muttu)‌‌

Aldaketak aldaketa, estropada izan genuen. Itsasoan? Ez, Pasaiako badia barruan, olatu bat bera ere sartzen ez den txokoan jarri zituzten balizak ligakoek, erlojuaren aurka, aurten etxean ergometro asko egin dugula eta uretan ere ergometroko sentzazio gogorrak izan ditzagun, akaso.

‌Gure ligan, orokorrean sorpresa handirik ez zela egon iruditzen zait. Ligako bi oilarrak espero genituenak izan ziren, San Pedro eta Pedreña, eta beraiengatik oso hurre getaiarrak kokatu ziren, lehengo urteko progresioari jarraipena emanez.

‌‌Gu 10. postuarekin konformatu behar izan genuen. Ez zen estropada txarra izan baina gure arraunketaren magia gutxi atera genuen. Badaukagu zer hobetu eta zazpigarren txalupa 8 segundutara dagoela ikusita, postuak detalle txikien ondorioz erabakiko direla aurreikusten dugu. Lanean jarraitzea tokatzen da eta talde honek ederki erantzungo duelaren konfiantza osoa dut. Hurrengo estropadan Unanue semearekin joan beharrean, aitarekin joatea planteatzen ari gara, horrenbeste ergometro eginda horrelako estropadetako bere indarra ondo etorriko zaigu!‌

‌Hurrengo geltokia asteazkenean dugu, Gipuzkoako Txapelketa, Orion. Gure prestakuntzarekin jarraitzeko estropada aproposa izango da eta ea lan txukun bat eginda gustora geratzen garen. Horren ondoren, asteburuan ligari ekingo diogu berriz, igande arratsean Getarian, etxe ondoan. Eskerrak eman Pasaira azaldutako guztiei, zuen animoek ikeragarrizko bultzada ematen dute.

Aupa Telmo Deun!

Keep calm
        &
#RemaLe