LANTZAGIRUA dator - Denboraldi berri baten hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Aristi 2020ko uzt. 7a, 12:02

Udararekin batera iritsi zaigu estropaden garaia, baina arraunlariontzat ere, gauzak ez dira beste urteetako berdinak izan, ezta izango ere.

Hilabete bat igaro da gure etxeetan ergometroaren soinuarekin bizilagunei kokoteraino jartzen ari ginenetik, hemendik barkamenak eskatzea tokatzen zait, baina guretzat ere ez da konfinamenduko gauzik atseginena izan, zenbat aldiz pentsatuko ote genuen leihotik behera botatzea... Dena dela, gutako batzuen gurasoak gustura ibili dira ergometroari palada batzuk ematen, enteratuta nago taldekide baten aitak semeak baino denbora gehiago sartu duela bertan (Gora Unanuetarrak!).

Pasatakoak pasata, hilabete goaz traineruan galdutako minutuak berreskuratzen, eta gozatzen ari gara. Argi dago txalupak ez direla garai hauetan ohituta gauden bezain fiñ eta azkar ibiliko, baina iruditzen zait hemendik egun batzuetara estropada bat jokatzearen ilusioak, rodaje falta hori ezerezean usten duela. 

Hitz horrekin deskribatuko nuke modu orokor batean nire taldea: Ilusioa. Athletic-eko futbol jokalariek beraien taldea herriko lagun kuadrila bat bezala azaltzen dute, eta gu ere hori gara, kontu korrontean pare bat milioi euro gutxiagorekin, jakina. 

Asteburu honetan helduko diogu denboraldiko lehenengo estropadari, aurretik Ostiralean arranplan traineruen aurkezpena eginda (azaldu bultzadatxo bat ematea bildurrikpe). Helburua garbia da, aurreko urteko denboraldia atzean utzita ea uda hontan zerbait gehiago disfrutatzen dugun, eta pertsonalki, negua nola joan zaigun ikusita, ez daukat dudarik hala egingo dugula. Ea zaleak ere gozarazten ditugun! 

Taldekideek, Baleikek eta herritarrek uzten didaten bitartean, gure nondik norakoetaz eta arraunataz pixka bat idazteko intentzioa dut uda honetan, alperkeriak gainditzen ez banau.

Aupa Telmo Deun!


Keep calm
        &
#RemaLe