Ontziraturen aldeko Zumaiako artisten erakusketa Kabi tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Manterola 2017ko mai. 5a, 11:39

Ontziratuk eskatuta, eta Zumaian egiten zen Hurrengo tabernArte ekimenari keinua eginez, Zumaiako sei artistaren lanak erakusten dira Kabi tabernan: Aran Santamaria, Olatz Goiburu, Keixeta, Ander Hormazuri, Iñaki Olazabal eta Dani Carballo. Lan hauetatik batzuk salgai daude eta ateratako dirua Ontziratura bideratuko da.