Zoaz, Rafa, zoaz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2020ko eka. 10a, 10:25

Gogorra izan da, baina zailtasunak zailtasun, gainditzera gonbidatu nahi gaituzu, denon kontua delako. 

Iragarki hau ikusita, baten bati “Goazen!” aterako zitzaion barrenetik, baina beste askok nekez lagunduko dizugu; zoaz, eta hurrena etorri euskaraz. Zumaia herri euskalduna da, eta ez da hain zaila.

Batzuek aukera aprobetxatu dute eta ausartu dira irekieran pausoa ematera, euskarari lekua egitera; beste batzuek, berriz, lehengo lepotik hizkuntza.