Tripontzia jada eskura

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2019ko aza. 27a, 23:09

Erosi Tripontzia istorio sorta eta parte hartu 94.000 euroko zozketan!

Aldaketa handiak herritar askoren erabakien ondorio izaten dira: erabaki txikiek egiten baitituzte aldaketa handiak posible. Zuk ere hartu dezakezu erabaki txiki bat, eta urrats handi bat egin edozeri buruz erabakitzea posible egiteko bidean. Erosi Tripontzia istorio sorta eta parte hartu 94.000 euroko zozketan!

Tripontziaren txartelak Zumaiako hainbat denda eta tabernatan ditugu eskura, 5 euroren truke: Txoko kafetegian, Kantauri tabernan (Alkartetxean), Aita Mariko Ogi Ederren, Aizpurua liburu dendan, Ttakun tabernan, Ilargi tabernan, Goiko plazako estankoan, Amaia plazako estankoan, Inpernupe tabernan eta Mandala dendan.

Aurrerago kalean ere jarriko dira salmenta mahaiak.
KEINU TXIKI BATEKIN HASTEN DA DENA.
Gure esku dago.
Zumaiako Gure Esku.