Bazkidetzeko gunea jarriko du asteburuan Zumaiako Gure Esku Dagok

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2019ko mai. 31a, 14:00

Bazkidetzeko mahaia Erribera kalean jarriko dugu: larunbatean, 19:30ean eta igandean, 12:30ean.

Gure Esku Dagok aurrera jarraitzen du, eta etorkizunean ere erronka handiak izango ditugu erabakitzeko eskubidearen alde pauso erabakigarriak emateko. Orain arte herritar ugarik hartu duzue parte, eta denon artean ezinezkoak ziruditen ametsak bete ditugu. Zuekin batera, eta bide honetara gehituko diren beste hainbatekin batera, bidean jarraituko dugu.
 
Asteburu honetan, laguntza ekonomikoa lortzeko, mahaia jarriko dugu Erribera kalean. Bertan material berria izango dugu salgai, eta horrekin batera, garrantzitsuagoa dena, bazkidetza kanpaina egiten jarraituko dugu. Nahi izanez gero mahaian bertan egin ahal izango zarete Gure Esku Dagoko bazkide, zuen kontu korrontearen zenbakia eramanda.
 
Hurbildu zaitezte, eta eman diezaiogun jarraipena hainbeste gogoz hasitako lanari.