AZKEN TXANPA!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2018ko mai. 31a, 19:34
Iritsi da ekaina. Aste bete besterik ez da falta gizakate erraldoirako.

 

Asteburu honetan izango dugu izena emateko azken aukera.

1.000 zumaiar behar ditugu gure herrian osatu beharreko bi kilometroak betetzeko. Momentuz 470 lagunek eman dugu izena, hau da, kilometro bat juxtu juxtu osatu dugu. Asteburu hau dugu, beraz, bigarren kilometroa betetzeko.

Izena emateko aukera hauek dituzue:

Larunbata:          11:30ean Eroski aurrean

                               19:00etan Beheko plazan

                               19:00etan Erribera kalean

Igandea:              12:30ean Erribera kalean

Ekainaren 10a egun gogoangarria izango da. Denon beharra dugu erronka hau osatzeko. Zurea ere bai!

Eman izena eta jaso katea osatzeko zapia. Zure zain gaude.

Zumaiako Gure Esku Dago.