Iritsi da Euskal Loteria!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2017ko aza. 17a, 17:05

GURE ESKU DAGO ekimenak eta Euskararen Gizarte erakundeen KONTSEILUAK elkar harturik urte berriko saria atera dute. Ikusi hemen bideoa. Babestu ditzagun bi ekimenok gure sosekin!

60.000€ko sari bat eta 6.000€ko zazpi sari izango dira jokoan eta zozketa urtarrilaren 15ean burutuko da.

Bihar, larunbata, 19:00etan Erribera kalean izango gara tripontzia saltzen. Zatoz zure zenbakiaren bila!

Bestalde, Zumaiako hainbat komertziotan ere izango duzue EUSKAL LOTERIA erosteko aukera:

Aita Mariko Ogi Eder

Marifranziska

Mandala

Goiko estankoa

Beheko estankoa

Atari taberna

Bai Bidea taberna (batzokia)

Txikixa taberna

Trapaia taberna

Ilargi taberna

Txoko kafetegia

Animatu eta hartu parte zozketan, denon diruekin bultzada eta babes handia emango baitiegu Gure Esku Dago eta Kontseiluak ekimenei.

Gure Esku Dago