Bilera irekia ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2017ko urr. 18a, 22:05

Larritasunez begiratzen diogu azkenaldian Kataluniari. Espainiako estatua lotsagabeki ari da oinarrizko eskubideen aurka eta guk hainbatetan defendatu dugun erabakitze eskubidea txiki txiki egin arte zapaldu du.Kataluniak bere bidea modu demokratiko eta eredugarrian egin du, eta orain benetako jipoia jasotzen ari da.

Onartezina dela pentsatzen dugu askoz eta askok. Horregatik atera gara azkenaldian hainbat aldiz kalera, gure elkartasuna azaldu eta erabakitzeko eskubidea defendatzera.

Aurrerantzean ere erantzun irmoa beharko duten egoerak sortuko direla uste dugu tamalez, eta horren aurrean nola jokatu erabakitzeko bilera ireki baterako deialdia egin dugu. Egoeraren azterketa egin eta Zumaiarrok zer nolako babes adierazpena egin dezakegun denon artean erabaki nahi dugu.

Zu ere egoera honekin arduratuta bazaude, zuk ere ematen ari den eraso bortitz honen aurka azaldu nahi baduzu, zuk ere oinarrizko eskubideak defendatu nahi badituzu, zatoz ostiralean gurekin bide bat elkarbanatzera.

Ostiralean, urriak 20, 19:00etan, Alondegiako bilera gelan elkar ikusiko dugu.

Zumaiako Gure Esku Dago