Ekainaren 10ean, denok Bilbora!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2017ko mai. 27a, 10:34

Olatuz olatu, herriz herri, milaka eta milaka borondate pilatu ditugu erabakitzeko eskubidea erabiltzearen alde, erabakitzeko prest gaudela argi utziz. Maiatzaren 7an Zumaiarrok garbi erakutsi genuen, eta  hain zuzen ere, hori da ekainaren 10ean Bilbon irudikatu nahi duguna. Estatus politikoari buruz erabakitzeko nahia erakutsiko dugu euskal herritarrok.

Ekainaren 10ekoa, ez da hutsetik jaiotako ekimena. Orain arte egindako lana, lortutako adostasunak eta sortutako borondatea oinarri, aurrera egiteko abiapuntua izango da.

Bilbora joateko konpromiso txartela eskuratzeko eta autobusean izena emateko Erribera kalean mahaia jarriko dugu bihar, maiatzaren 28an, 13:00etan.

Ekainaren 3an, 20:00etan, Gernika ibilbidean argazki bat aterako dugu eta han ere izango da txartela eskuratzeko aukerarik.

Zatoz, eta gehitu zaitez berriro ere aldarri honetara, denon artean egingo dugu eta.