Santelmoak 2016: jai egitaraua

Gure Esku Dagok kantu jira egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016ko api. 7a, 15:56

Urteroko zitari kale egin gabe, aurten ere kantu jiran aterako gara Erribera kalean zehar. Larunbatean, apirilak 9, 19:00etan beheko plazan elkartuko gara, eta ordu bete beranduago martxoak 8ko plazan bukatuko dugu. Gogoratu hitzordua zuen programan gehitzea (aurten ez baitute gure ekimena bertan azaldu nahi izan).

Bestalde, ondoren kriseiluak zeruratzeko asmoa bagenuen ere, ez dugu horretarako baimenik lortu. Beraz, ametsen kriseiluen ekimena berriro ere atzeratu beharko dugu.

Tira, larunbatean elkar ikusi eta entzungo dugu. Ondo pasa festak eta gogoratu...

GURE ESKU DAGO!!