Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016ko mar. 7a, 10:51

Datorren larunbatean, martxoak 12, batzar ireki bat egingo dugu Alondegian. Bertan, gure lan ildoan koxka bat aurrera egin, eta Zumaian herri galdeketa bat egiteko aukera guztiokin partekatu nahi dugu.

Orain arte erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenean ibili garenok herriari independentziaren inguruan galdera egitea aztertu nahi dugu, eta horrela aurrera begira eman beharreko pausoak zein izan daitezkeen pentsatzen hasi.

Ametsak gauzatzen joan gaitezen, guztion artean eta pausoz pauso.

Beraz, martxoak 12, larunbata, 11:00tatik 13:00tara Alondegian elkartuko gara.

Une garrantzitsu honetan guztiok bertan elkartzea espero dugu. Zure esku dago.

Zumaiako Gure Esku Dago