Borondateen kriseiluen ekimena atzeratua

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko abe. 24a, 08:31

Abenduaren 30erako antolatzen ari ginen ekimena atzeratzea erabaki dugu, mendietan dugun lehortea eta haizetearen eraginez kriseiluak aireratzean sutea sortzeko arriskua dagoelako.

Aurrerago izango dugu hainbeste gogo eta maitasunez antolatzen ari ginen festa egiteko aukera, eta orduan bai argitu ahal izango dugu gure erabakirako grina.

Gogoratu 2016a hainbat herrietan erabakitzeko eskubidea egikaritzeko urtea izango dela, eta guztiok izango garela beharrezkoak babesa eta bultzada eskaintzeko. Gure momentua ere iritsiko da, eta ordurako bidea egiten jarraituko dugu. Zurekin eskutik helduta, argia zabalduz, etorkizuna argituz.

Zumaiako Gure Esku Dago