Zumaiako Gure Esku Dagok bilera irekia antolatu du urriaren 24rako

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko urr. 20a, 16:57

Hirugarren urteari ekitera doa gure herri mugimendu hau, eta garaia heldu zaigu herriz herri aurrera bidea argitu eta sendotzeko guztion artean.

Horretarako 16 orrialdeko koaderno bat plazaratu du, Eskura izenekoa, beraren bidez denok azter dezagun sakon eta garbi zer izan nahi dugun, zein pauso eman aurrera begira, eta nola egituratu geure baitan. Dokumentua ikusi nahi duenak (https://gureeskudago.eus/eskura) helbidean aurkituko du.

Hau dela eta, datorren larunbatean, urriak 24, Forondan elkartuko gara goizeko 10:30ean, honen inguruan denon iritziak jasotzeko.

Dei egin nahi dizuegu zumaiar guztioi eta batez ere gure mugimenduko partaide zeratenoi;

Zatoz eta parte hartu.