Erabakitze eskubidearen inguruko iritzi bilketa

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko ots. 1a, 08:13

Erabakitze eskubidearen inguruan hausnartu eta herritarrok gaiarekiko dugun ardura konpartitu nahi izan dugu Zumaiako Gure Esku Dago ekimenetik. Hori dela eta iritzi bilketa bat egin dugu bi etapatan: lehenengoa azaroak 9an (Katalanek eginiko prozesu parte hartzailearekin batera) eta bigarrena urtarrilean zehar.

 

Azaroak 9an kalean egon ginen hautestontzi baten bueltan, eta bertan jaso genituen bertatik pasa ziren herritarren iritziak. Urtarrilean berriz, herriko 13 taberna eta kafetegitan jarri ditugu iritzia jasotzeko kutxak. Gaurtik aurrera Baleikek eskaintzen digun txoko hau erabiliko dugu jasotako iritzi guztiak zuekin konpartitzeko. Piskanaka piskanaka guztiak argitaratuko ditugu, eta izan dadila tarte hau, zuen erantzunekin, iritzien zerrenda handitzeko bitartekoa. ERABAKITZEKO ESKUBIDEA BAI? EZ? ZERGATIK? ZERTARAKO? NOLA? NOIZ?

Galdera hauei emandako erantzunak: - Munduko edozein herrik eduki behar du bere etorkizuna nola eraiki nahi duen aukeratzeko eskubidea, bere kultura, kirol, hizkuntza, bizitzeko eran oinarriturik bere bidea egiteko, ez inposatutako edo mugatutako bideetan zehar… aske erabakita baizik. - El síntoma absoluto de libertad. - Eskubide guztia daukagulako. - Erabakitzeko eskubidea dena da. Goizero zer arropa jantzi erabakitzetik, duintasunez hiltzeraino. Pentsa tarte horretan zenbat erabaki garrantzitsu dauden. - Keba, bestela erregia zein izango zen, Joxeina Etxeberria. Bildurra…. Laster emango ditugu jasotako iritzi gehiago, eta bitartean animatu zaitezte zuen hausnarketak guztiokin konpartitzera. Gure Esku Dago