'COVID eta kultur sorkuntza' hitzaldia emango du Andoni Egañak ostiralean Forondan

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2023ko urt. 26a, 13:30

GUNEk antolatutako hitzaldia izango da ostiralean, eta oraingoan Andoni Egaña etorriko da.

Ostiral honetan, hilaren 27an, izango dugu hurrengo solasaldia, COVID eta kultur sorkuntza gaiaren inguruan. Andoni Egaña bertsolaria izango da solaskide.

Hona hemen Andonik berak bidalitako aurkezpentxoa:

"Pandemiak guztioi eragin digu. Kultur sortzaile eta eragileoi ere bai, noski. Gure lanaren nondik norakoei buruzko gogoeta egiteko tarte bat eskaini digu behintzat geldialdiak. Ze funtzio jokatzen dugu herrigintzan? Ba al daukagu aski lan-tresna eta babes horretarako?  Goizero beldurra gosaltzera kondenaturik gaude? Zer da ikasi duguna, zerbait ikasi badugu?  Nola txertatzen dira jardun indibiduala eta kolektiboa jendarte honetan? Galdera horiei erantzun printzaren bat ematen ahalegindu naiz".

Ohi bezala, Forondan izango da, 19:30etik aurrera.

Ongi etorri!