GUNEk antolatutako solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2019ko mar. 25a, 16:16

Asteazkenean, martxoak 27, Joxe Arregi, Guneko kide eta Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin izango dugu solasaldia: ERLIJIORIK GABEKO ESPIRITUALTASUNERANTZ. Aurtengo solasaldien zikloa, "Erlijioak krisian", saio honekin amaituko dugu.

"Europan erlijioa hiltzear dago”, idatzi berri du Stephen Bullivant soziologoak. Bistan da. Baina Europan bakarrik? Zientzien garapenak erlijio tradizionalen sineskizunak sinesgaitz bihurtu ditu. Beraz, ikasketa unibertsitarioak zabaldu ahala, beste kontinenteetan ere ez ote dira erlijioak ataka berean aurkituko: errotik aldatu ala hil? Nolanahi ere, erlijio-sistemen desagertzeak ez luke inondik ekarri behar espiritualtasunaren edo bizi-arnasaren galera. Horra gure garaiko erronka.