GUNEk antolatutako solasaldia izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2019ko ots. 25a, 09:41

Erlijioak Euskal Herrian gaur: ikuspegi orokorra, erronkak, aurreikuspenak.

Asteazken honetan, hilak 27, Gune elkarteak antolatutako solasaldi berri bat izango da, "Erlijioak krisian" zikloaren barruan.

Oraingoan Iziar Basterretxea Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da gurekin, eta gai honen inguruan arituko da: Erlijioak Euskal Herrian gaur: ikuspegi orokorra, erronkak, aurreikuspenak.

Hona hemen saioaren aurkezpen testua:

"Aniztasunari buruz hitz egiten dugunean, fedearen barnekoari, fedeen arteko diferentziari ala biei egiten diogu erreferentzia? Zer da, azken batean, fedea eta nor da fededun? Ebanjelikoak eta katolikoak, adibidez, biak kristauak izanik, leku bera ematen diote erlijioari euren bizitzan? Zertan dira berdinak eta zertan ezberdinak?. Zelan kudeatu aniztasuna elkar bateragarriak ez diren jarrerak agertzen direnean?"

Ohi bezala, Foronda jauregian izango da, arratsaldeko 19:30ean.