Asteazkenean, azaroak 28, solasaldia Jon Suduperekin: "Erlijioari buruzko eztabaida gaurko filosofian"

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2018ko aza. 27a, 10:06
"Erlijioak krisian" zikloaren barruan, solasaldi berri bat antolatu du Gune elkarteak asteazken honetarako.
Oraingoan hizlaria Jon Sudupe idazle eta irakasle jubilatua izango da, eta gaia: "ERLIJIOARI BURUZKO EZTABAIDA GAURKO FILOSOFIAN". Hitzaldiaren ondoren, elkarrizketarako eta galdera-erantzunentzako tartea izango dugu.
 
Hona hemen azalduko duenaren laburpena:
 

"Esan gabe doa erlijioari buruzko iritzi asko dagoela gaurko filosofian, bai ateoen artean eta bai sinestunen artean. Baina, funtsean, bitara bildu daitezke ikuspegi edo jarrera horiek: batzuk erlijioaren aldekoak, eta besteak kontrakoak. Ateismo berriak baztertu egin nahi du erlijioa arrazoiaren eta zientziaren izenean. Beste pentsalari batzuek uztartu egin nahi dituzte fedea eta ezagutza. R. Dawkins eta J. Habermas dira kontrajartze horren adierazpen argia"

Ohi bezala, Zumaiako Foronda jauregian izango da, arratsaldeko 7:30ean

Ongi etorri!