GUNEk antolatutako solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia
GUNEk antolatutako solasaldia

Erlijioak Krisian zikloarekin jarraituz, gonbidatua Xabier Aierdi izango da, EHUko irakaslea eta gaia, berriz: Erlijioek ba ote dute oraindik zer eskaini? Asteazkenean, urriak 24, Gune Elkartearen solasaldia izango da, ohi bezala, Foronda jauregian arratsaldeko 7:30ean. 

Printzipio ekologikoak aro erradikal berri bat hasi zuen duela 50 urte eta beronen logikaren arabera munduak mugak ditu. Mugekin egingo  duguna geure esku dago, eta badirudi ez goazela bide onetik. Logika hau gizarte-esparru guztietara zabaldu beharko genuke, agindu ekologikoa serio hartzen badugu. Honen arabera, beraz, galdera honi erantzun beharko genioke: ba ote dugu muga moralik? Muga moralek hitzartuak ala inposatuak behar dute izan? Nondik, nork, nola? Are gehiago, egungo modernotasunaren baitan (edozein ezaugarrikuntza egin dezakegularik post- atzizkien bidez) posible ote dira muga moralak gizaki bakun sakratutik hasita?"