GUNEk antolatutako solasaldia ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2018ko ots. 21a, 20:29

Ostiral honetan (otsailak 23) izango dugu hurrengo solasaldia, Itziar Alkortarekin. Beti bezala, arratsaldeko 19:30ean, Foronda Jauregian.

Itziar Alkorta Zuzenbide Zibileko irakasle titularra da EHUn, eta gai honen inguruan arituko zaigu: "Bizitzaren hasiera eta luzapena. Erronka etiko berriak"

Hona hemen saioaren laburpen eta aurkezpen moduko bat:

Heidegerrek esaten zuen bizitzan "gonbidatuak" garela (Gäste des Lebens). Nola jaiotzen garen eta nola hil, ez da egon gure esku. Ikuspegi hori aldatzen ari da, ordea. Aurrerapen teknologikoek errotik aldatu dute bizitzara sartu naiz bizitzatik ateratzeko unea eta esanahia. Hiritar bezala, bizitzaren gonbidatu bezala, teknologiak gure izatean duen eraginari buruz gogoeta egitea dagokigu. Ama izateko teknologia berriak, neonatologiaren aurrerapenak, eta beste muturrean, bidaiaren amaieran: zaintza paliatiboak, eutanasia… Zein dira mugak? Nora goaz?