"Zientziak eta gizatasuna. Erronka berriak" hitzaldia, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2017ko aza. 22a, 14:06

Foronda jauregian izango da, arratsaldeko 7:30etan eta oraingoan Joxe Arregik gai honetan sakonduko du.

 Hauek dira bere hitzak; Erlijio guztiak zientzia aurreko garaietan sortuak dira. Milaka urtetan zehar eratuz joan diren sineskizun eta erakunde, errito eta kodigo guztien gainbehera geraezina da. Ez dute iraungo. Halere, sinetsia nago haien mito eta idazki “sakratuak” inspiratu zituen “espirituak” edo bizi-jakituriak, forma zaharkituetatik askaturik, eskain diezagukeela oraindik ere inspirazioa eta arnasa. Gizadiak, gaur inoiz baino izugarriago, aurrean dituen erronkek premia larriz eskatzen digute dogmatismo eta positibismo oro –erlijioso nahiz zientifiko– gainditzeko.