Solasaldi irekia: Nondik dator eta nora doa kosmosa, materia, dena?

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2017ko urr. 25a, 21:46

Ostiral honetan (urriak 27), arratsaldeko 19:30ean, Aitor Bergara EHUko fisika irakaslea izango dugu gure artean.

Hitzaldi honetan Unibertsoaren instrukzio-liburuko orri berezi batzuk erakutsiko dira. Hauetan idatzita daude Unibertsoaren oinarrizko lege fisikoak; Unibertsoa nolakoa den adierazten dituztenak. Oraindik zalantza guztiak argitzeko aurrean bide luzea izan arren, dakigunaren araberako unibertsoa, materia eta energiaren nondik norakoak aztertuko ditugu.