Solasaldi irekia: neurozientzia, kontzientzia, askatasuna...

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2017ko ira. 20a, 16:54

Neurozientzien inguruko solasaldia, ostiral honetan, Jose Felix Martí Masso neurologoarekin.

Aurtengo zikloaren gai orokorra honakoa izango da: Zientziak eta gizatasuna. Erronka berriak

Eta ostiral honetako gaia hauxe izango da: Zer da askatasuna, kontzientzia, espiritualtasuna... biologo eta neurozientzialari batentzat?

Hizlaria Jose Felix Martí Masso izango dugu neurologoa eta EHUko ikerlaria. 

Berak aurreratu digunez, gai hauek jorratuko ditu:
-Burmuinaren ezaugarriak eta funtzionamendua.
-Kontzientzia: edukia eta mailak (erne-arreta egoerak).
-Arazo kognitiboak dituzten gaixoak.
-Askatasuna, burmuin morala eta horrekin loturiko gaixotasunak.
-Azkenik, espiritualtasuna eta zer esan nahi duen esperientzia erlijiosoak bizitzea, zentzu zabalean.

Saioa, ohi bezala, Foronda jauregian izango da, arratsaldeko 7:30etan, eta herritar guztioi irekia.

Ongi etorri!