Nola landu gaixotasunaren eta heriotzaren gaiak haur eta gazteekin

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2016ko ots. 25a, 09:32

Heriotzaz galdezka solasaldi zikloarekin jarraituz, ostiral honetan saio berri bat eskainiko du Gune elkarteak. Oraingoan Mila Arce izango da gonbidatua, eta bere hitzaldiaren izenburua: 'Cómo tratar la enfermedad y la muerte con niños y jóvenes'. Ondoren gerturatutako guztiek solasaldian parte hartzeko aukera izango dute. 

Mila Arce buruko osasunean espezialdutako erizaina da. Bere hitzetan: "Gizarte honetan heriotzari bizkarra emateko joera dugu, batez ere haur eta gaztetxoak tartean direnean. Baina gaztetxoek jakin-min handia izaten dute. Galdera asko egiten dituzte heriotzaren aurrean. Baita gaixotasun, bikote-banaketa edo bestelako doluen aurrean ere. Ez da komeni isilik geratzea edo azalpen sinesgaitzak ematea. Min egiten die. Babestu nahi ditugu, baina horrela ahuldu besterik ez ditugu egiten. Hobe da argi hitz egitea, eta doluari aurre egiten laguntzea.

Saioa 19:30etik 21:00etara izango da Foronda jauregian.