Heriotzaren inguruko errito zaharrak izango dituzte hizpide, ostiralean, Guneren solasaldian

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2016ko urt. 20a, 20:16

"Heriotzaz galdezka" solasaldi zikloarekin jarraituz, ostiral honetarako saio berri bat antolatu du Gune elkarteak. Oraingoan, Iñaki Olaizola gonbidatuak Heriotzaren inguruko errito zahar eta berriak Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du. Ondoren galdera-erantzun eta solasaldirako tartea irekiko da.

Iñaki Olaizola Eizagirre, 1944an jaioa, itsasgintza injenierian eta antropologian doktorea da. Idazle bezala ere aritu da eta baita hizlari bezala unibertsitate eta beste zenbait erakundetan.

Bere bi azken liburuak: Transformaciones en el proceso de morir: la eutanasia, una cuestión en debate en la Sociedad Vasca (2014) eta Muerte, Ritual Funerario y Luto en Euskal Herria (2015).

Saioa 19:30etik 21:00etara izango da Foronda jauregian eta, ohi bezala, doan eta denei irekia.