Ostiralean ATISHA budismo tibetar elkarteko lagunekin meditazio saioa

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2015ko abe. 10a, 13:09

Datorren ostiralean, abenduak 11, ATISHA budismo tibetar elkarteko lagunekin meditazio saio berezi bat ospatuko du​ Gune elkarteak.​

Budisten ​​Meditazio modu jakin bat ezagut​zeko eta bertan parte hartzeko aukera izango da​, maitasuna eta errukian oinarritua, eta bizitzaren amaierarekin lotua.

Izan ere, heriotzaren unea oso berezia da. Denok hilko gara. Denok esperimentatuko dugu bizitza honen amaiera eta komeni zaigu hori onartzea, horretarako prestatzea.

Ohi bezala, Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00etara eta denei irekia.