Ostiralean solasaldia Forondan: "Mindfulness modatik haratago"

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2015ko api. 23a, 11:50

Ostiralean, apirilak 24, Gune elkarteak solasaldi berri bat eskainiko du "Barnetasunerako hezi" zikloaren barruan. Oraingoan Kepa Egiluz izango da "Mindfulness modatik haratago" gaia landuko duena.

Sarrera moduan, azken boladako "mindfulnessaren boom-a" soziologikoki aurkeztuko du, bere historia labur bezain meteorikoari eta zenbait adierazpen soziokultural nabarmeneri begiratuz, baita zenbait ahots kritiko ere entzunez.

Mindfulnessak aintzatesten diten jatorri edo, behintzat, inspirazio budistetara joko du, eta mindfulnessa meditazio budistarekin alderatu, nagusiki bi arlotan:

1) "Mindfulness" = "arreta" eta honek itzultzen duen palizko "sati" edo sanskritozko "smrti" gauza bera al dira? Zein ondorio ditu honek?

2) Mindfulnessaren enfoke sekularra vs. meditazio budistaren marko soteriologiko nagusia, eta ingurune budistetan mindfulnessak arrotu dituen eztabaidak eta kritikak aipatu.

Hitzaldiaren ondoren, ohi bezala, solasaldirako tartea irekiko da.

Saioa 19:30etik 21:00etara izango da Foronda jauregian.