Ostiralean solasaldia: "Mindfulness eta Hezkuntza Positiboa ongizatea sustatzeko"

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2015ko mar. 26a, 09:16

Ostiralean, martxoak 27, solasaldi berri bat izango dugu "Barnetasunerako hezi" zikloaren barruan. Oraingoan David Alvear izango da gure artean "Mindfulness eta Hezkuntza Positiboa ongizatea sustatzeko. Mindfulness EHUn eta Baraka proiektuan" gaia lantzen.

David, Mindfulnessen espezializatutako psikologoa da, Baraka Institutuko partaidea eta EHUko Psikologia eta Hezkuntza saileko irakaslea.

"Gaur egun gure hezkuntza sisteman irakasleen estres mailak oso altua izaten jarraitzen du. Irakasleek beren lan esparruko eguneroko erronkak kudeatzen lagunduko dieten tresnak behar dituzte. Oinarri zientifiko sendoa duen mindfulness-a gakoa izan daiteke laneko eta erkidegoaren ongizatea sustatzeko tresna bezala" dio David Alvearrek aurrerapen gisa.

Ohi bezala, hitzaldiaren ondoren solasaldirako tartea izango dugu. Saioa 19:30etik 21:00etara izango da Forondan.