Waldorf pedagogiari buruzko solasaldia ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2015ko ots. 26a, 11:03
​ "Barnetasunerako hezi" zikloaren barruan, ostiralean, otsailak 27, solasaldi berri bat eskainiko du Gune Elkarteak. Oraingoan WALDORF pedagogia izango da mintzagai Raimundo Caramés eta Miriam López de Luzuriagaren eskutik. Hezkuntza alternatibo honetaz eta zehazki Arabako Trokoniz herrian kokatzen den Geroa eskolari buruz hitzegingo dute. Ondoren, ohi bezala, solasaldirako tartea izango da.

Waldorf hezkuntza Rudolf Steiner pentsalari eta ekintzailearen printzipioetan oinarritzen da. Gizakiaren ikuspegi osotu batetik abiatzen da, non gorputza, adimena eta arima bateratzen diren. Haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du Waldorf pedagogiak, sormena eta ekimena landuz. Naturarekiko harremanei ere garrantzi handia ematen zaio, urtaroen erritmoa eta ezaugarriak gertutik biziz eta gizakiak naturarekin eta ingurunearekin duen harremanaren kontzientzia hartzea bultzatuz.


Forondan izango da 19:30etik 21:00etara.