Ostiralean "Atisha" budista tibetar elkartekoekin meditazio saioa

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2015ko ots. 12a, 08:52

Datorren ostiralean, otsailak 13, "ATISHA" tibetar budista elkarteko kideekin meditazio saio berezi bat ospatuko du Gune elkarteak.

Meditazio tarte baten ondoren, tibetar urte berriaren hasieran egin ohi diren zeremonia edo erritu berezi batzuk egingo dira, hain zuzen ere datorren astean hasiko bait da beraientzat urte berria: izaki guztien onerako otoitz bereziak ("intsentsu Puja") eta ondoren elkarbanatuko diren janarien eskeintza ("Tsok" deritzaiona), eskuzabaltasun adierazpen bezala.

 Saioa denei irekia izango da, 19:30etik 21:00era Foronda jauregian.