Gune taldeak antolatutako otoitz-meditazio saioa egingo da gaur

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2014ko aza. 14a, 09:47

Gune elkarteak antolatutako otoitz-meditazio saio berri bat izango da gaur Foronda jauregian.

Topaketa hauek edozein pertsonarentzat irekiak dira, edozein tradiziotako sinesdun, agnostiko nahiz ateoentzat. Isiltasun, musika eta testu unibertsalen bidez, eguneroko bizitzan geldialdi bat egitea eta hausnarketa, meditazioari eta barne isiltasunari tarte bat eskaintzea da helburua.

19:30etatik 21:00etara izango da eta oraingoan Maddi Bediaga gunekideak zuzenduko du.