Ostiralean Gune elkartearen solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2014ko urr. 23a, 00:34

Urriak 24an, ostiralean, "Barnetasunerako hezi" zikloaren barruan solasaldi berri bat izango da Gune elkartearen eskutik.

Elena Andrés-ek "EDUCACIÓN DE LA INTERIORIDAD: DEVOLVER EL SER AL CENTRO DE LA EDUCACIÓN" hitzaldia eskainiko du eta ondoren elkarrizketarako tartea zabalduko da.

Elena "La educación de la Interioridad, una propuesta para Secundaria y Bachillerato" liburuaren egilea da. Beretzat barnetasunean heztea, edozein adinetako pertsonei barne bizitzarako bideak aurkitzen laguntzea da, norberaren barruan bait daude gure bizitzak eraikitzeko lehengaiak.

Saioa, ohi bezala, Zumaiako Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00ak arte.