Ostiralean, musulmanekin otoitzean

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2014ko api. 9a, 10:41

Ostiral honetan, apirilak 11, Gune elkarteak antolatutako otoitz saio berri bat izango da eta, tradizio eta erlijio ezberdinen arteko topagune izateko filosofiari jarraituz, oraingoan musulmanen txanda izango da.

Jamiyatu ansarud-din Tariqa senegaldarreko partaideak etorriko dira eta beraien otoitz mota batzuk eskainiko dituzte. Emakume indonesiar batzuren eskutik ere Asia hegoekialdeko musulmanen ohiturak ezagutzeko aukera izango dugu.

Foronda jauregian izango da 19:30ean eta interesa duen edonori irekia.