Ostiralean Gune elkartearen solasaldia Forondan

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2014ko ots. 26a, 12:01

Ostiralean, otsailak 28, Gune elkarteak antolatutako "Ekologia eta espiritualtasuna" zikloaren barruan solasaldi berri bat izango da.

Oraingoan EDUARDO RUIZ VIEYTEZ izango da gure artean eta eskainiko duen saioa "DERECHOS HUMANOS, DE LOS ANIMALES Y DE TODOS LOS SERES" izango da. Eduardo Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria da.

Saio hauetan, gonbidatuak hitzalditxo edo azalpen bat eskaintzen du lehendabizi eta ondoren, bertaratutako guztiek galderak egiteko aukera eta solasaldirako tartea izaten dute.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, ohi bezala Foronda jauregian 19:30etik 21:00etara, doan eta denei irekia.