Gunek antolatutako solasaldia, ekologiaz eta espiritualtasunaz

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2013ko aza. 21a, 11:47

Bihar, ostirala, Gune elkarteak antolatutako Ekologia eta espiritualtasuna zikloaren barruan solasaldi berri bat izango da. Oraingoan Naiara Sagarminaga(PFI-ko koordinatzailea Euskal Herrian) izango da hizlari eta eskainiko duen saioa Kontzientzia ekologikoaren garapena Wiccaren praktikan. Wicca aintzinako zeltiar tradizioan inspiratutako mugimendu espirituala da. Ohi bezala Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00ak arte, doan eta interesa duen guztiari irekia. Oraingoan hizlaria gaztelaniaz arituko da.