Larunbatean "Agua" filma Gunek antolatutako zineforum zikloan

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2013ko api. 26a, 08:39

Larunbat honetan, apirilaren 27an, amaituko da hilabete honetan Gune elkarteak antolaturiko zineforum zikloa "Zinema eta Espiritualtasuna, Aniztasuna eta Gizarte Kohesioa" lelopean.

Deepa Mehta zuzendari indo-kanadiarraren "Agua" filma ikusi ahal izango dugu, Indiako alargunen egoerari buruzkoa.

Saioaren aurkezlea Karmele Osa izango da, "Atisha" Kultur Elkartekoa.

Jarduera Donostiako Kresala Elkartean izango da (Euskal Herria, 9) arratsaldeko 5etan. Sarrera, ohi bezala, doan izango da