Ilargia opari

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2023ko urt. 7a, 12:44

Opari ederrena ilargiak ekarri zigun atzo. 

Gutxitan gertatzen da: ilbetea egunsentiko argi goxoarekin ezkutatzea itsasaldetik. Artadi aldetik egin nituen argazkiak, teleobjektibo batekin, lehen planoan San Telmo jarri nahian. Kamera eta San Telmoren arteko distantzia handiari esker lortzen da ilargia hain handi ikustea; teleobjektiboaren efektua da. Ilargiaren kolore gorriztari dagokionez, egunsentiko argiaren eragina izango da. Ilargia itsasoan jartzen erretratatu nahi nuen, baina lainoen atzean ezkutatu zen azken unean.

Hori gutxi ez, eta ilunabarrarekin batera agertu zen berriro ilargia. Algorriko puntara joan nintzen, itsasotik, Marianton paretik nola ateratzen zen jasotzeko. Nik uste baino itsasalderago atera zen, eta kostatu zaitzaion ortzimugako laino bandari gailentzea. Azken irudia, Talaimendiko amildegiaren ertzean bizi den zuhaixkarekin batera atera nion.