Eguzkiaren ibilbidea, hilez hil

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2022ko abe. 26a, 11:40

Ilunabarren eta egunsentien argazkiak egin ditut hilez hil, leku beretik, eguzkiak zer bide egiten duen ikusteko. Bideo honetan bildu ditut irudiak.

2021eko azaroaren 1ean jaso nuen mezu hau twitterreko kontuan:

 

Ana Galarragak zabaldutako beste txio honen harira iritsi zitzaidan "enkargua":

 

Eta neuk amua jan; bi aldiz pentsatu gabe, lanari ekin nion. Hilero, egunsentian eta ilunabarrean eguzkia agertzen eta ezkutatzen den unea jasotzea izan da nire erronka, kamera beti leku berean kokatuta. Bideoan daukazue emaitza.

Hurrengo batean kontatuko dizkizuet ikasi ditudanak; gaur, eskerrak eman nahi dizkiet, Ana Galarragari, Xabier Azkueri eta Joni Ubedari: gozamena izan da!