Non hemen baino hobeto?

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2020ko mai. 3a, 14:02

Biziberritu egin nau gaur goizeko paseoak. Konfinamendua hasi zenetik Algorrira eta Itzurunera joateko aukerarik gabe, oiloipurdia ere jarri zait hankak busti ditudanean, eta ez uraren tenperaturagatik. Eta pentsatu dut, uda pasatzeko ere, non hemen baino hobeto?