Zestoako elizako kanpandorrea txikitu du tximista batek

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2017ko abe. 1a, 22:06

 

Elurrak irudi politak utzi dizkigu gaur, baina kalteak ere eragin ditu ekaitzak, eta ez nolanahikoak. Goizean zulo handi bat agertu da errepidean Arroa Behean, eta iluntzean berriz tximista batek bete-betean jo du Zestoako elizako dorrea eta txikitu egin du. Hemen whatsapp bidez jaso ditudan bi argazki. Detaile gehiago jaso dituzte Urola Kostako Hitzan.