Bazterrak zuritzeko lain

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2017ko abe. 1a, 09:29

Ia ahaztua geneukan Zumaian elurra zer den, baina gaur goizean a ze sorpresa eman digun abenduaren lehenak: gosaria bukatu eta umeak eskolarako prestatzen ari zirela, "euria ari al du?" galdetu du alabak; leihotik begiratu eta, "euria ez, elurra!". Zuei ez dakit, niri sekulako ilusioa egiten dit elurra ari duela ikusteak. Umetu egiten naiz... Eta beti pentsatzen dut: metro erdi botako balu! Baina oraingoz, bazterrak zuritzeko lain.